Mi lista de blogs

miércoles, 15 de diciembre de 2010

Sintomak:



1. Arnas aparatuan

Heriotzen kausa nagusia da. 
Arnas bideak butxatu egiten dira, mukosaren inflamzioagatik, arnasteko zailtasunak eraginez.
Mukosa lehortu egiten da, defentsak ahuldu eta horrela infekzioak ahalbidetuz (Staphylococcus aureus and Pseudomonas aeruginosa). Endobronkitis kronikoa eragiten du.
Arnas bideetan polipoak ere sortzen dira, arnasketa zailagoa eginez.
Birikak aldaketa estrukturalak jasaten dituzte, amaieran bronkiektasia, hau da, zuhaitz bronkialaren hantura anormal eta atzeraezina, jasanez.
Amaieran biriken parenkimak fibrosia jasaten du. 


2. Heste eta arean


Hestean Ileo mekoniala deritzona agertzen da (hestea ataskatzea mekonio deitzen dan ta diarrean antzekoa dan sustantzia batekin) fibrosi kistikoaz diagnostikatutako haurren %15-20 jasaten dute. 

Areako arazoak ere sortzen dira eta horrek elikagaien xurgapen desegokia izatea eragiten du. Hau gaixo gehienek aurkezten dute.
Area funtzionala dutenek (%10), bestalde, sintomatologia apalagoa aurkeztuko dute, 56 urteko biziraupena izatera irits daitezkeelarik. Area ondo badute elikagaiak hobeto xurgatzen dira eta bigarren mailako sintomak gutxiago izango dira.
Funtzio exokrinoaren akatsak, areako bideen butxaduragatik gertatzen dira.
Azkenik, Diabetes mellitusa (funtzio endokrinoa) 11-17 urtekoen %7 an diagnostikatzen da, prebalentzia adinarekin handituz doalarik.  Horren arrazoia elikagaiak ondo ez direla xurgatzen da eta beraz, intsulina sintetizatu ezin denez, diabetesa sor daiteke. 



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario