Mi lista de blogs

viernes, 17 de diciembre de 2010

Sintomak II

3. Ugal aparatuan

Gizonen %95ak azoospermia du, hodi deferenteetan gertatutako aldaketengatik (hodien desagerpena, fibrosia edo atrofia)
Emakume guztiak, aldiz, ugalkorrak dira, baina batzuk umetokiko lepoko mukosaanormala dute  eta honek zailtasunak ekarriko ditu umea izaterako orduan, nahiz eta antzuak ez diren izango.

4. Bigarren mailako sintomak

Bigarren mailako sintomak ere ekarriko ditu; izan ere, guretzat ezinbestekoak diren hainbat aparatutan eragiten du eta honek eraginak izango ditu gure organismo guztian zehar. Hauen artean, honakoak aurkituko ditugu:
- Garapenean atzerapena
-   Gibeleko eritasunak ere ager daitezke, birikako arazoen edo transplanteen ondorioz izaten dira(heriotzen %1,7 ) 

- Osteoporosia (D bitamina faltagatik): Tanbor makil itxurako behatzak dira pertsona hauen ezaugarria.




No hay comentarios:

Publicar un comentario