Mi lista de blogs

lunes, 17 de enero de 2011

Tratamendua

 Ez dago tratamendu definitibo bat, tratamendu paliatiboak dira eta beraz, fibrosi kistikoaren aurkako tratamenduen helburu nagusiak sekrezioak eliminatzea, bular infekzioak kontrolatzea, dieta egoki bat ezartzea eta hestearen oztopoak ekiditea izango dira.
1. Birikako arazoei aurre egiteko tratamenduan, lehenik eta behin antibiotikoak ematen dira, bai ahotik, bai sudurretik eta baita zainetan zehar ere (intravenoso). Hori horrela izango da, sekrezioak behar bezala kanporatzen ez direnez, bakterioak bertan gera daitezkeelako.  
Horrez gain, sekrezioak kanporatzeko ere fisioterapia erabiltzen da. Hainbat ariketari eta masajeri esker, horiek fluidoago eta kanporatzeko errazago bihurtzen dira. Hau egunean hainbat alditan egiten behar da eta gainera, kirola ere lagungarria da.
Azkenik, gaixotasuna asko larritzen bada, biriken transplantea izango da metodo bakarra. Baina, birika batekin ez da nahikoa izango, bien transplantea izango da beharrezkoa, mantentzen den birikan dauden bakterioek, bestearen infekzioa ekar baitezakete.

2. Hesteko eta areako arazoei dagokienez, dieta on bat eramatea ezinbestekoa izango da. Paziente gehienei tratamendu bezala entzima pankreatikoak ematen zaizkie, elikagaiak eta bitaminak ondo xurgatzea bermatzen dietenak.
Gainera, hainbat bitamina ematea ere beharrezkoa izaten da, A, D, E eta K bitaminak, eta kaloria ugariko dieta bat jarraitzea.
Gehienetan, bestalde, FK-ak diabetesa eragiten du, intsulina eratzeko beharrezko diren elikagaiak ez direnez ondo xurgatzen, eta horri aurre egiteko, intsulina txertatzen zaie.
Hazkuntza arazoei aurre egiteko, kaloria ugariko dieta bat jartzen zaie eta gainera, hazkuntza hormonak ere ematen zaizkie. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario