Mi lista de blogs

lunes, 31 de enero de 2011

Gogoeta

Behin gaixotasuna ezagutua, aipatutako guztiaren hausnarketa bat egitea gustatuko litzaidake; izan ere, jendea ez da benetan ohartzen gaixotasun honen larritasunaz.
Fibrosi kistikoak eragiten duen arazo larrienetariko bat, pertsonak atzerapen mentala jasaten ez dutenez, euren egoeraz ohartzen direla da.
Hori horrela izanik, guztiek paziente hauek, benetan badakite non dagoen euren muga, noraino hel daitezkeen eta beraz, depresio izugarriak izaten dituzte, pertsona batzuk suizidiora ere hel daitezkeelarik.
Bestalde, bizi diren bitartean ere, euren egoera izugarri txarra da, arnasteko ezintasunak oso handiak direlako eta ito egiten direlako.
Guzti hau horrela izanik, garrantzitsua iruditzen zait aipatzea pertsona hauek duten laguntzaren beharra eta ez bakarrik haiek, baizik eta euren inguruan bizi direnek ere.

1 comentario: